Zuraren sektoreko gure profesional gaituen eta espezialisten taldea jartzen dugu zure zerbitzura, emaitzarik onenak lortzeko. Kasuak banan-banan aztertzen ditugu, eta zure premietara ongien doitzen den konponbidea eskaintzen dizugu. Marpen beti egin izan dugu etengabeko prestakuntza jasotzen duen lantaldearen aldeko apustua, zure proiektuetarako zerbitzurik onena izango duzula ziurtatzeko. Zu gustura geratzea da gure helburu nagusia.
Marpek zuraren munduan duen esperientzia eta zuraz dakien guztia jartzen du zure zerbitzura, zuri aholku emateko eta zure proiektua profesionaltasunez planifikatzeko. Materialei eta materialek zure proiektuan dituzten aplikazioei buruzko aholkuak behar badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Garrantzizkoa da profesional-talderik onena izatea, baina, horrez gainera, sektoreko punta-puntako azpiegitura eta teknologia ditugu. Gure instalazioek 7.000 m²-tik gora dituzte, eta zuraren sektoreko profesionalek behar duten edozein fabrikazio osagarriri erantzun diezaiokegu bertan. Ertzatzeko makinek, ebakigailu angeluarrak, zerra bakarreko ebakigailuak, CNCek, lixagailuek, kalibragailuek, molduratzeko makinek eta abarrek osatzen dute gure makina-parkea.