Betiko zoru laminatuak eskaintzeaz gainera, binilozko edo PVCzko zoru sintetikoek eskaintzen dituzten aukerez jabetzeko aukera ere ematen dizu Marpek.
Binilo-zoruak hezetasunarekiko, higadurarekiko edo produktu kimikoekiko erresistentzia handikoak dira, eta ezin hobeak dira sukaldeetan, bainugeletan eta merkataritza-proiektuetan, hala nola, ospitaleetan, tabernetan, eskoletan, eta abarretan, jartzeko.
Kontsulta ezazu binilo-zoruen gure aukera:
Guztiz iragazgaitzak dira, eta beira-zuntzezko sare bat izaten dute barruan deformatu ez daitezen. Gainazaletarako 0,5mm-ko geruza erabiltzen eta gomendatzen dugu.
Binilo-zoruek beroaren eraginez izan ohi duten deformazio-arazoa saihesteko dago pentsatuta zoru-mota hori. Aurrealdean binilo-zoruaren abantailak ditu, eta konposizioan WPCrenak, deformatu ez dadin eta, aldi berean, iragazgaiztasunari eutsi diezaion.
Traffic ceramic biniloaren dilatazio-arazoak eta, aldi berean, PVCa erabiltzea saihesteko diseinatutako zorua da. Oinarri zeramikoa duten zoruak ekologikoak, iragazgaitzak eta iraunkorrak dira.