MDF –dentsitate ertaineko zuntza– edo zuntzezko taula zur-zuntz trinkotuz eginda dago. Akabera eta erabilera ugari onartzen du: melaminizatua, HPL plakaz estalia, CPL plakaz estalia, enbalajea, egiturak, lakatua, bernizatua, eta abar. EGGER, KRONOSPAN, FINSA edo TAFIBRA markekin lan egiten dugu.
Lakatzeko zuntz berezia ere badugu, Fibralac izenekoa, Finsarena, edo Novolac, Tafibrarena. Material honek dentsitate handiagoa du, eta mekanizatuan akabera hobea ematea ahalbidetzen du, gutxiago lixatu behar izaten da eta laka edo berniz geruza gutxiago behar ditu.
Aurretik itsasgarri bat gehitu zaien zur-zuntzei presioa eginez eta beroa emanez egiten da taula hau, eta 650 kg/m3-ko gutxi gorabeherako dentsitatea du.
PRODUKTUA | FORMATUA | LODITASUNA | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2,5 | 3 | 4 | 5 | 6 | |||||||
MDF ZUNTZ MEHEA | 2440 x 1220 | ||||||||||
MDF ZUNTZ MEHEA | 2440 x 2050 | ||||||||||
8 | 10 | 12 | 16 | 19 | 22 | 25 | 30 | 35 | 40 | ||
MDF ZUNTZ ESTANDARRA | 2440 x 1220 | ||||||||||
MDF ZUNTZ ESTANDARRA | 3660 x 2050 |
Hezetasunaren aurkako tratamendua eman zaion zuntzezko taula da, eta hezetasun-egoeratan, baina urarekin kontaktu zuzenik ez dutenetan, aplikatzeko da.
PRODUKTUA | FORMATUA | LODITASUNA | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
8 | 10 | 12 | 16 | 19 | 22 | 25 | 30 | 35 | 40 | ||
MDF ZUNTZ HIDROFUGOA | 2440 x 1220 | ||||||||||
MDF ZUNTZ HIDROFUGOA | 3660 x 1830 |