Taula gaintxapatuak
MDF edo aglomeratu oinarria duten taula gaintxapatuen aukera zabala jartzen dugu zure esku. Haritza, astigarra, pago zuria, pago lurruneztatua eta abar erabiltzen ditugu gaintxapatze-lanak egiteko.
Taula bernizatzeko aukera ere eskaintzen dizugu, edo behar duzun beste edozein espezifikazio egin dezakezu. Zure kasua eta premiak aztertuko ditugu, konponbide pertsonalizatua eskaintzeko.
Zurezko edozein xafla-mota euskarri bati (aglomeratua, zuntz-taula (MDF) edo kontratxapatua) presioa eta beroa aplikatuz kolatuta fabrikatuko dugu zur naturalaren xaflez gaintxapatutako taula. Guk batez ere haritza, pago naturala eta pago lurruneztatua erabiltzen ditugu.